Alegia konbultsiboak. Tony Chakar

Ba omen zen hemendik urrun bere haragiaz eraiki zen hiri bat. Bertako biztanleek hiriko lurzorua zulatzen zuten etxeak, jauregiak, elizak, etab. egiteko harria atera beharrez. Denbora aurrera joan eta, izu handi batek beretu zituen biztanleen bihotzak: beldur ziren hainbeste nekez eraikitako hiria ez ote zen beren oinen azpian amilduko. Izan ere, bazen izututa egoteko arrazoirik: hiriaren erraiek belaki handi bat ziruditen, etxegintzarako harri erauzketa hura zela eta. Gainera, beldurra areagotu zuten gorabeherak gertatuak ziren, hala nola, adibidez, lurra ireki zen egun hartakoa, zazpi pertsona —familia oso bat!— irentsi baitzituen lurrak orduan, hilotzak sekula itzuli gabe.


Chakereusfinal811.pdf — PDF document, 84Kb
Dokumentu Akzioak