PARACHUTE www.parachute.ca

Berritasuna, aurretik sumatu ezin dena, kalkulatu gabea dena, ezuste moduan ailegatzen dena, gertakari berezia, betiko bideetatik irteten dena, ezezagunetik sortzen dena, porrotetik, depresiotik, barne deskalabru intimo zein kolektiboetatik sortzen dena... horren guztiaren atzetik ibiltzeko ohitura hartu dut. Gehienetan, egoera zail edo deserosoetatik etortzen da aldaketa. Are gehiago, arrakasta duenarekin halako deserosotasun batek sortua ere bada. Izan ere, arrakastak blokatze bat ekar baitezake. Ez du halako irazkortasun bat ahalbide lezakeen zirrikiturik uzten. Arrakasta, agindu jakin bat bete izanaren, arazo jakin bat konpondu izanaren itxura dela medio, oztopo bihur daiteke aurrera egiteko, aldaketa eta aukera berriak sortuz, edo besterik gabe kanpoko munduari, gutako bakoitza inguratu eta geure barruan ere badagoen mundu zabal horri irekita egonez.


Zehar47Parachute.pdf — PDF document, 69Kb
Dokumentu Akzioak